XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ta orrelako gauza batzuek esan zizkiran; eta azkenean errukitu nintzan eta eman nion.

- Ez, esan zuan Sendatzailleak; sagar batek ez dio orrelako gaitzik egin.

Beste zerbait ere egin, edo eman diozu.

- Ez jauna, ez; ezertxo ere geyago ez.

Edan bai; ura eskatu ziran, eta eman egin nion.

-¿Sagarren ondoan ura? ¿Epela emango ziozun, ba?
- Ez Jauna; otza, ta sagarra ere gordiña.

-¿Sagar gordiña ta ur otza? ¿Zer geyago nai zenduan, ba, alaba iltzeko?.

¡Jesús, María ta Jose! ¡Alde, alde, alde...!.

Sendatzailleak etzuan itzik ere geyago esan; bañan emakume ayek, guztiak batera, eun eta bere aldikoak ama txatxu ari esan zizkaten.

Guztia, ordea, alperrikan....

Neska gau artan berean, miñaren miñez il zan....

Orain galdetzen det nik: ¿Ez al da neurria gauza guztietan bearra?.

Neurriari ez begiratu ezkero ¿zer gertatzen da?.

Onegia izatea, ezta ona izatea.

Ontasunari berari ori gertatzen bazayo ¿zer esango degu beste gauzaz?.